XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1938ko abenduak 31: Edith Steinek, Koloniako bere komunitatea arriskuan jartzea saihesteko, Holandako Echt-eko Karmelera egin zuen ihes.

1929ko martxoa: Alemaniarrek Txekolovakia eta Lituaniako alde bat hartu zituzten.

1939ko ekainak 9: Edith Esteinek egoera politikoa ikusirik bere espirituzko testamentua egin zuen bere bizitza Jainkoari Eleizaren, Karmelgo Ordenaren, judu-herriaren eta Alemaniaren alde eskainiz.

1939ko irailak 1: bigarren mundu-gerraren hasiera: Poloniaren aurkako gerra.

TESTAMENTUA

Bihotz-bihotzez eskertzen dizkiet nire bihotzeko nagusiei eta nire ahizpa maite guztiei (komunitatekoei) beraien artean hartzerakoan agertu didaten maitasuna eta etxe honetan eman dizkidaten zer on guztiak.

Dagoenekoz pozik onartzen dut Jainkoak gertatua didan heriotza, oso-soan bere gurariaren peko jartzen naizelarik.

Jainkoari erregu egiten diot har ditzala nire bizia eta nire heriotza beraren ohore eta aintzarako; Jesus eta Mariaren Bihotz txit Santuen eta Eleiza Santuaren nahiera guztietarako; batez ere gure ordena santuaren iraute, santutze eta bikaintzerako, eta bereziki Kolonia eta Echteko Karmelen alde;